Vicente Abreu
Vicente Abreu | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Vicente Abreu Madariaga |
Jaiotza | Gasteiz, 1879ko otsaila |
Herrialdea | Araba, Euskal Herria |
Heriotza | Gasteiz, 1974ko ekainaren 19a (95 urte) |
Hobiratze lekua | Santa Isabel hilerria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | militarra, margolaria eta marrazkilaria |
Vicente Abreu Madariaga (Gasteiz, 1879ko otsaila - ib., 1974ko ekainaren 19a) arabar miltarra izan zen, Arabako ahaldun nagusia (1943-1944) eta gobernadore militarra izandakoa.
Unión Militar Española elkarte kontrairaultzaile klandestinoaren parte izan zen. Gerra Zibilean, Abreu koronela Mendiko Artilleriako 2. erregimentuko burua izan zen, Camilo Alonso Vega teniente koronelaren agindupean zegoelarik.[1] Bere kabuz marrazten eta margotzen ikasi ondoren, bere lanak gai militarretara eraman zituen. 1941ean José Lejarreta alkateak 'seme-alaba kuttun' izendatu zuen.[2]
Erreferentziak
Kanpo estekak
- Datuak: Q113866799
Artikulu hau Arabako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |