Vladimir Menxov
Vladimir Menxov | |
---|---|
(2018) Irudi gehiago | |
Bizitza | |
Jaiotza | Baku, 1939ko irailaren 17a |
Herrialdea | Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna (1939 - 1991) Errusia (1991 - 2021) |
Lehen hizkuntza | errusiera |
Heriotza | Mosku, 2021eko uztailaren 5a (81 urte) |
Hobiratze lekua | Novodevitxi hilerria |
Heriotza modua | berezko heriotza: COVID-19a |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Vera Alentova |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Moscow Art Theatre School (en) 1965) Gerasimov Zinematografia Institutua 1970) |
Hizkuntzak | errusiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | film-zuzendaria, gidoilaria, zinema aktorea, zinema ekoizlea, unibertsitateko irakaslea, aktorea, telebista aurkezlea, zinema gidoilaria eta public figure (en) |
Enplegatzailea(k) | Top Courses for Scriptwriters and Film Directors (en) |
Jasotako sariak | ikusi
|
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | Errusia Batua |
ВЛАДИМИРМЕНЬШОВ.РФ | |
|
Vladimir Valentinovitx Menxov (errusieraz: Влади́мир Валенти́нович Меньшо́в; Baku, SESB, 1939ko irailaren 17a - Mosku, 2021eko uztailaren 5a) sobietar eta errusiar aktore eta zinema zuzendaria izan zen.
Bakun jaio zen, non bere aita NKVDko ofiziala zen. Gaztetan fabrika batean, Vorkutako meategi batean eta marinel gisa lan egin zuen. 1961ean Moskuko Antzerki Eskolan sartu zen. 1970ean, Mosfilmak kontratatu zuen eta zinemako aktore ibilbidea hasi zuen. Bost film zuzendu zituen, horien artean Moskuk ez du malkoetan sinesten (errusieraz: Москва слезам не верит, translit.: Moskva slezam ne verit), nazioarteko film onenaren Oscar Saria irabazi zuena.
Kanpo estekak
- Datuak: Q726105
- Multimedia: Vladimir Menshov / Q726105