Vrelo Bune
Vrelo Bune | |
---|---|
iturburua | |
Irudi gehiago | |
Administrazioa | |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°15′26″N 17°54′13″E / 43.25735°N 17.90366°E / 43.25735; 17.90366 |
Altuera | 56 m |
Demografia |
Vrelo Bune edo Buna ibaiaren iturri edo sorburua Bosnia-Herzegovinako ingurune eta ondare natural eta arkitektoniko inportante bat da. Blagaj udalerrian kokatzen da, herrigunetik kilometro gutxi batzuetara, Mostar hiritik gertu halaber.
Hidrografia
Buna ibaiaren sorburua dago bertan. Mendiaren azpitik, horma bertikal baten azpian dagoen leizetik sortzen da ibaia Eskualdeak oso hidrografia interesgarria da, eta Buna ibaia da munduko adibide onenetako bat ibai karstiko batena. Europako ibai-iturburuen artean ederrenetakoa eta handienetakoa da hau, 30 m3/s-ko ur emaria izan ohi du ibaiak, ur hotza eta garbia[1].
Arkitektura
Kulturaren aldetik ere interesgarria da gunea, zenbait eraikinez osatutako monasterio eta ostatu musulman sufi bat dagoelako bertan. Blagaj Tekke deritzo multzo honi eta, ibaiaren sorburua bezala mendiaren labar bertikalaren aterpean dago. Eraikinaren parte nagusiak dira musafirhana edo bisitarientzako ostatua (1664an eraikia eta 1851ean berritua), eta türbe edo mausoleoa, erlijio-gizon garai batean ospetsuen hilobiak baitira bertan. Ingurua 16. mendean eraikitzen hasi zen, otomandarren agintea Bosnian finkatu eta gutxira[1].
Konplexu honetan ez da gaur egunean monje sufien komunitaterik bizi, baina Islamaren arauak aplikatzen dira bisitarientzat: oin hutsik ibili behar da barruan, eta emakumezkoek ilea estali behar dute zapi batekin.
Iruditegia
- Buna ibaiaren jaiotza.
- Mendi karstikoaren barrutik.
- Blagaj Tekke, ostatu sufia.
Erreferentziak
- ↑ a b (Ingelesez) Centre, UNESCO World Heritage. «The natural and architectural ensemble of Blagaj - UNESCO World Heritage Centre» whc.unesco.org (Noiz kontsultatua: 2018-09-12).
Kanpo estekak
- Datuak: Q2535058
- Multimedia: Vrelo Bune / Q2535058