Zamariaingo begiratokia
Zamariaingo behatokia Garaioa udalerrian dagoen behatoki bat da, Aezkoa ibarrean, Nafarroa Garaian. Bertatik, Irati ibaiaz gain, Aezkoako ibarreko pagadien eta Orotz-Beteluko hariztiaren ikuspegi bikainak ageri dira. Ohikoa da amildegiko harkaitz irten batean argazkia ateratzea. Garaioako haritza hurbil du. Aribe eta Garaioa herriak dira begiratokira iristeko ohiko abiapuntuak.
Kanpo estekak
- Zamariaingo behatokira bertaratzeko ibilbidea eta irudiak. Navarrincon.com (Gaztelaniaz)
- Zamariaingo behatokiari buruzko bideoa ikusgai. Youtube.com (Gaztelaniaz)
- Datuak: Q61069115
42°55′39.33″N 1°16′34.06″W / 42.9275917°N 1.2761278°W / 42.9275917; -1.2761278