Zorkul
Zorkul | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 4.130 m |
Mota | aintzira |
Luzera | 20 km |
Azalera | 38,9 km² |
Geografia | |
Koordenatuak | 37°27′01″N 73°43′30″E / 37.450332°N 73.725128°E / 37.450332; 73.725128 |
Honen parte da | Zorkul Nature Reserve (en) |
Mendikatea | Pamir mendiak |
Estatu burujabe | Afganistan |
Afganistango probintzia | Badakhshan probintzia |
Afganistango barrutia | Wakhan |
Hidrografia | |
Hustubidea | Pamir River (en) |
Zorkul[1] (paxtuneraz: زارکول, tajikeraz: Зоркӯл, Zārkul) Erdialdeko Asian kokaturiko aintzira da, Afganistan eta Tajikistan arteko mugan.
Geografia
Pamir mendietan aurkitzen den aintzira da, 4.130 metrotako altueran. Ekialde-mendebalde norabirean luzatzen da 25 kilometrotan zehar. Ia 40 km2-ko azalera du, iparraldeko zatia Tajikistani dagokio eta hegoaldekoa Afganistani.
Mendietatik datizen urak jasotzen ditu eta haren hustubidea Pamir ibaia da[2].
Historia
Zetaren Bidea Zorkul aintziratik igarotzen zen eta txinatarrek "Dragoi Handiaren putzua" (大龍池) izena eman zioten. Baliteke Marco Polok aintzira ezagutu izana, baina lehen europarra John Wood britainiar itsas armadako ofiziala izan zen 1838an. Britainiarrek "amir mendietako Vixtoria aintzira" izena eman zioten Viktoria erreginaren omenez.
1895ean Errusiarren eta Afganistan gobernatzen zuten britainiarren artean muga ezarri zen.
Fauna babestua
Hegaztientzako aintzira garrantzitsua da eta Ramsarko hitzarmenaren barnean sartu zuten 2001ean. 45 hegazti espezie inguru zerrendatu dira[2].
Aurrez 1972an Tajikistan aldean Zorkul Natur Erreserba eratu zen antzara indiarra babesteko helburuarekin[3].
Erreferentziak
- ↑ Euskaltzaindia. Europako toponimia fisikoa. .
- ↑ a b (Ingelesez) Diment, Alex; Hotham, Paul; Mallon, David. (2012-01). «First biodiversity survey of Zorkul reserve, Pamir Mountains, Tajikistan» Oryx 46 (1): 13–13. doi:10.1017/S0030605311002146. ISSN 1365-3008. (Noiz kontsultatua: 2024-04-14).
- ↑ «BirdLife International - conserving the world's birds» web.archive.org 2007-07-10 (Noiz kontsultatua: 2024-04-14).
Kanpo estekak
- Datuak: Q226748
- Multimedia: Zorkul Lake / Q226748