Ohar medikoaOharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Zotin bat entzungai.
Artikulu hau espasmoari buruzkoa da; bolumen-unitatea gaitzat duena beste hau da: «txopin (unitatea)»
Zotina edo txopina diafragmak borondatearen kontra sortzen duen espasmoari deritzo. Normalean zenbait alditan ematen da minutuko. Biriketara sartzen den itsumustuko aire-jarioak glotisa itxiarazten du.
Sailkapen medikoa
Akutua, onbera edo iragankorra: 48 ordu baino gutxiago irauten duena.
Iraunkorra: 48 ordu baino gehiagokoa.
Trataezina: hilabete bat baino gehiago irauten duena.
Kausak
Bizkorregi jan edota edatea.
Edari alkoholdun gehiegi edatea.
Edari gasdunak edatea.
Eztula egin edota barre egitea.
Estresa
Kirurgia ondoren.
Entzefalitis epidemiko baten ondorioz.
Munduko errekorra
Zotinka denbora gehien eman duen pertsona Charles Osborne (1894-†1991) da, 1922tik 1990ra iraun zuen eta.