Galanperna arrosa
Galanperna arrosa | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Irudi gehiago | ||||||||||||||||||||||||||||
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Agaricales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Agaricaceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Cystoderma | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Cystoderma carcharias Fayod, 1889 | |||||||||||||||||||||||||||
Basionimoa | Agaricus carcharias | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Galanperna arrosa (Cystoderma carcharias) Agaricaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez du balio gastronomikorik.
Deskribapena
Kapela: 3 eta 4 cm arteko diametrokoa, gris-gorrixka kolorekoa edo haragi kolore zurbilekoa. Ganbila, gero laua erdian tutu batekin eta pikor finez estalia. Kapelaren ertzak kolore bereko lihazki pikortsuak izaten ditu.
Orriak: Zuriak edo zuri-horixkak, desberdinak, ez dute sabelik, itsatsiak edo dekurrente samarrak.
Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten orriak
Hanka: Zilindrikoa, erraboildun samarra, eraztunaren azpitik pikortsua; kapelaren kolore bereko eraztuna, baina zerbait argiagoa.
Haragia: Zurixka edo zurbila, ez oso lodia, zapore leunekoa eta usain ahulekoa, ezatsegina.[2]
Etimologia: Cystoderma terminoak azala anpuluekin edo garatxoekin dituela esan nahi du. Carcharias epitetoa grekotik dator, zorrotza esan nahi duen "karkaròs" hitzetik. Bere kapelaren itxuragatik.
Jangarritasuna
Sukaldaritzarako baliorik gabea.[3]
Nahasketa arriskua
Cystoderma granulosum delakoarekin, honek kolore marroixka du. Cystoderma cinnabarinum espeziarekin, honek kapela eta oina kolore gorri eder batekoa ditu. Cystoderma haematites perretxikoarekin, honek hanka sendoagoa du eta kolore gorri bizia. Cystoderma amianthinum-arekin, hori-okre kolorekoa.[4]
Sasoia eta lekua
Udan eta udazkenean. Nahiko arrunta, batez ere erretxinadunen basoetan.[5]
Banaketa eremua
Errusia, Australia, Europa, Ipar Amerika (batez ere Aintzira Handiak eta Alaska).
Erreferentzia
- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 362 or. ISBN 84-404-0530-8..
- ↑ (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas.. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 328 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 551 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
- ↑ (Gaztelaniaz) Palazon Lozano Fernando. (2006). Setas para todos. Jose Luis Añanos Echo Editorial Pirineo, 311 or. ISBN 84-87997-86-4..
Kanpo estekak
- Datuak: Q2640662
- Multimedia: Cystoderma carcharias / Q2640662