Neguko onddo-ardagai
Neguko onddo-ardagaia | |
---|---|
Irudi gehiago | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Polyporales |
Familia | Polyporaceae |
Generoa | Lentinus |
Espeziea | Lentinus brumalis Zmitr., 2010 |
Basionimoa | Boletus brumalis |
Neguko onddo-ardagaia (Lentinus brumalis edo Polyporus brumalis) Polyporaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez da jangarria, haragi gogorra eta larrukara du. Egurrean usteldura zuria sortzen du.
Deskribapena
Kapela: 2 eta 6 cm bitarteko diametrokoa. Ganbila, ertza beherantz izurtua, erdian hondoratua, gero laua, mehea, larrukara. Arre-grisaxka kolorekoa edo horixka. Azala bereizgarria.
Tutuak: Laburrak, dekurrenteak, zuriak, ondoren horixkak.
Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten orriak.
Poroak: Txikiak, biribilak, zuriak, ondoren horixkak.
Hanka: Mehea, gogorra, erdian edo eszentrikoa, ilaundun samarra, gero pixka bat ezkatatsua, gris-marroixka kolorekoa edo horixka, kapela baino argiagoa.
Haragia: Zuria, gogorra, oso larrukara. Ia usain eta zapore gabea.[2]
Etimologia: Polyporus terminoa grekotik dator, Ugari, asko, esan nahi duen "poly" hitzetik eta poro, urrats, esan nahi duen "póros" hitzetik. Poro ugarirekin. Brumalis epitetoa berriz latinetik dator, negukoa esan nahi duen "Brumalis" hitzetik. Neguan agertzen delako.
Jangarritasuna
Ez da jatekoa, oso haragi larrukara duelako.[3]
Nahasketa arriskua
Polyporus arcularius delakoarekin, baina honek poro handiagoak eta poligonalak ditu.[4]
Sasoia eta lekua
Neguan eta udaberrian, urriagoa udan eta udazkenean. Zuhaitz desberdinen enbor hiletan eta eroritako adarretan (Artea, pagoa, sahatsa, etab.). Oso ugaria.[5]
Banaketa eremua
Mundu osoan.
Erreferentziak
- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero,, 631 or. ISBN 84-404-0530-8..
- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 539 or. ISBN 84-282-0540-X (T. 2). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
- ↑ (Gaztelaniaz) Palazon Lozano Fernando. (2006). Setas para todos. Jose Luis Añanos Echo Editorial Pirineo, 131 or. ISBN 84-87997-86-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 484 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
Kanpo estekak
- Datuak: Q96895499
- Multimedia: Polyporus brumalis / Q96895499
- Espezieak: Polyporus brumalis