Marasmio gurpiltxo
Marasmio gurpiltxoa | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Irudi gehiago | ||||||||||||||||||||||||||||
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Agaricales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Marasmiaceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Marasmius | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Marasmius rotula Fr., 1838 | |||||||||||||||||||||||||||
Basionimoa | Agaricus rotula | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Marasmio gurpiltxoa (Marasmius rotula) Marasmiaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Sukaldaritzarako interesik gabea bezala jotzen da, baina ez pozoitsutzat. Marasmius guztiak bezala lehortu daiteke eta berriro hidratatu. Lehortuta gorde daiteke.
Deskribapena
Kapela: 0,5 eta 1,5 cm bitarteko diametrokoa, ganbila, erdian hondoratua, paraxutaren itxurakoa, kolorea, zuria, gris-zurbila edo krema zurbila du.
Orriak: Zabalak, zuriak edo kremak, berdinak, orritxorik gabe, oso zabal, oina inguratzen duen hodi txiki baten edo halako baten txertatzen direnak.
Hanka: Nahiko trinkoa, 3 - 7 cm luze eta,1 mm-ko diametrokoa, zurbila goialdean eta arre-beltzaxka beheko erdian.
Haragia: Mintzezkoa eta ia hutsala. Usain eta zapore nabarmenik gabea.[2]
Etimologia: Marasmius hitza grekotik dator, "marasmius" hitzetik, eta lehortzea esan nahi du. Rotula epitetoa berriz latinetik dator, gurpil txiki bat esan nahi duen "rotula" hitzetik. Oinaren inguruan duen diseinu zirkularragatik.
Jangarritasuna
Ez du sukaldaritzarako baliorik, oso perretxiko txikia baita.[3]
Nahasketa arriskua
Marasmiellus ramealis delakoarekin, naiz eta hau normalean txikiagoa den eta oina askoz motzagoa duen; baita Marasmius bulliardi espeziearekin ere, hau hostozabalen peziolotan edo nerbiotan hazten da eta sakonune ilunagoa du.[4]
Sasoia eta lekua
Espezie oso arrunta da zuhaitz hostogalkorretatik eroritako adarren eta egur zatietan, udan eta azkenean.[5]
Banaketa eremua
Europa, Ipar Amerika, Asiako iparraldea.
Erreferentziak
- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 252 or. ISBN 84-404-0530-8..
- ↑ (Gaztelaniaz) Palazon Lozano Fernando. (2006). Setas para todos. JoseLuis Añanos Echo Editorial Pirineo,, 262 or. ISBN 84-87997-86-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 235 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
- ↑ (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 174 or. ISBN 84-282-0865-4..
Kanpo estekak
- Datuak: Q1572207
- Multimedia: Marasmius rotula / Q1572207