Ziza xaboi usain
Ziza xaboi usaina | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Irudi gehiago | ||||||||||||||||||||||||||||
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Tricholomatales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Tricholomataceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Tricholoma | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Tricholoma saponaceum P.Kumm., 1871 | |||||||||||||||||||||||||||
Basionimoa | Agaricus saponaceus | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Ziza xaboi usaina (Tricholoma saponaceum) Tricholomataceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez da jaten, batez ere bere usain desatseginagatik. Jangarri kaskarra edo apur bat pozoitsua sailkatzen dute gidetan. Ondoez gastriko larria eragin dezaketen toxinak ditu.
Deskribapena
Kapela: 6 eta 10 cm arteko diametrokoa. Haragitsua, hasieran ganbila, gero laua, askotan itxuragabea, uhindua, ile gabea, azkenean lehorteak pitzatua edo ezkatatsua. Tonu desberdineko azala: gris-berdexka, berde-oliba, arre, gris-bistre edo zurixka, ilunagoa erdian.
Orriak: Nahiko tarterekin eta tartekatuta orritxoak, eskotatuak, meheak, zuriak edo zurixkak eta erreflexu berdexkekin, zahartzean gorriz zikintzen dira.
Orri eskotatuak: Oinera iritsi baino lehentxeago eskote txiki bat duten orriak.
Hanka: Betea, sendoa, zilindriko samarra, hasieran zurixka, gero berdexkaz edo gorrixkaz tindatuta.
Haragia: Zurixka, apur bat gorritu egiten da. Xaboia gogorarazten duen usain sendoa. Zapore mingotsa.[2]
Etimologia: Tricholoma grekotik dator, ilea, txirikorda, lumatxarekin tolesturan zehar, nahiz eta espezie gutxi batzuek baino ez dituzten iledun kapelak. Saponaceum epitetoa berriz latinetik dator,”saponaceo” hitzetik. Xaboi uraren usainagatik.
Jangarritasuna
Jangarri erdipurdikoa. Sukaldaritzako interesik gabea.[3]
Nahasketa arriskua
Autore batzuk espezie honen aldaera ezberdinak seinalatu dituzte: atrovirens aldaera, kapela berde-oliba ilunekoa; squamosum aldaera, oin mehetuarekin eta sustrai itxurarekin, fibrilosoa edo ezkata flokonoso txiki ilunagoez estalita; napipes aldaera, oin fusiformekoa; lavedanum aldaera, berehala kolore gorri polita hartzen duena; cnista aldaera, kapela zurixkakoa; sulfurinum aldaera, kanarioen hori kolorekoa.[4]
Sasoia eta lekua
Udan eta udazkenean hostozabalen eta koniferen basoetan ateratzen den espezie nahiko arrunta da.[5]
Banaketa eremua
Europa, Ipar Amerika, Erdialdeko Amerika, Asiako iparraldea,
Galeria
Erreferentziak
- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 194 or. ISBN 84-404-0530-8..
- ↑ (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 232 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 295 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
- ↑ (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 150 or. ISBN 282-0865-4..
Kanpo estekak
- Datuak: Q1473080
- Multimedia: Tricholoma saponaceum / Q1473080