Hygrocybe unguinosa
Hygrocybe unguinosa | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Agaricales |
Familia | Hygrophoraceae |
Generoa | Hygrocybe |
Espeziea | Hygrocybe unguinosa P.Karst., 1879 |
Basionimoa | Agaricus unguinosus |
Hygrocybe unguinosa Hygrophoraceae familiako onddo espezie bat da.[1] Hygrocybe gehienek bezala , ez du balio gastronomikorik.
Deskribapena
Kapela: 2 eta 5 cm arteko diametrokoa, lehenik kono edo kanpai formakoa, gero apur bat zabaldu egiten da, batzuetan erdigunean titi batekin, ertza zuzena, nahiko erregularra, mehea. Gris-marroixka kolore samarrekoa. Oso likatsua (behatzen artetik ihes egiten du), leuna, gaztetan gardentasunak asko ildaskatuen du, lehortzean zurbildu eta distiratsu egiten da.
Orriak: Zuriak edo zurixkak. Lodiak, zabal, sabeldunak, orritxo batzuekin. Itsatsiak, bihurgunetsuak ez.
Hanka: 5 - 8 x 0,5 - 0,8 cm-koa, zilindrikoa edo apur bat estutua goialdean. Sarritan irregularra eta konprimitua, batzuetan luzetarako arraildura batengatik. Barnehutsa eta hauskorra. Grisa edo gris-marroixka kolorekoa. Likatsua, distiratsua.
Haragia: Mehea, oso hauskorra; gris zurbil kolorekoa, usain eta zapore nabarmenik gabea.[2]
Etimologia: Hygrocybe terminoa grekotik dator eta kapela hezearekin, esan nahi
Jangarritasuna
Jangarria. Sukaldaritzarako baliorik gabea.[3]
Nahasketa arriskua
Hygrocybe murinacea delakoarekin, honek, amoniakoaren usain bizia du eta orri grisaxkak ditu. Hygrocybe ingrata espeziarekin, honek ere usain nitrosoa du eta orriek gorritzeko joera dute.
Sasoia eta lekua
Udazken azken aldera, zelaietan. Nahiko urria.[4]
Banaketa eremua
Eskualde epeletan hedatuta dago eta Europan, Ipar-ekialdeko Amerikan eta beste leku batzuetan agertzen da.
Erreferentziak
- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 125 or. ISBN 84-404-0530-8..
- ↑ (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 198 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 112 or. ISBN 84-505-1806-7..
Kanpo estekak
- Datuak: Q11252028